Irailean jarri genuen martxan Andoainen 'Euskaraz barra-barra' markaren pilotatzea.
Guztira 52 establezimenduk egin dute bat markarekin.
Urtarrilean zehar, markaren balorazioa egin dugu merkatari zein herritarrekin, markaren ingurukoak baloratu eta aurrera begirako hobekuntzak aurreikusteko.
175 herritarrek bete dute inkesta, eta horietako bik saria eskuratu dute. Zorionak irabazleei, eta mila esker zuen iritzia eman duzuen andoaindarrei!
Laster zabalduko da marka hau Euskal Herriko txoko guztietara, gure egunerokoan euskararen presentzia areagotzeko balioko duelakoan.