'Parketarrak' bueltan da!

Erabiltzailearen aurpegia Andoaindarra Euskaraz 2023ko mai. 8a, 10:58
Parketarrak, iazko argazkian.

Andoaingo Udalak, iaz bezalaxe, kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea helburu duen PARKETARRAK egitasmoa jarriko du abian aurten ere.

Hezten enpresako jolas dinamizatzaileen laguntzaz, honako egun eta lekuotan gauzatuko dira saioak:

  • Goikoplazan: maiatzak 9, 16, 23 eta 30, (astearteetan)
  • Zumea plazan: maiatzak 10, 17, 24 eta 31 (asteazkenetan)

Umeen adinaren arabera Zabu Zibu eta Txirrintxon programak garatuko dira egun bakoitzean:

> ZABU ZIBU: 17:15-18:15era; 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.

> TXIRRINTXON: 18:15-19:15era; 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat.

Aurretik ez da izena eman behar, nahikoa da bertaratzea.

Anima zaitezte! Bertan egongo gara zuen zain!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!