Ikasturte honetan zehar, 22 lagun ibili dira AISA ikastaroetan, eta hurrengo ikasturtean ere izango da aukera izena emateko.
Maiatzaren 26an, ate irekiak antolatu ditugu euskaltegian ikastaroen berri emateko.
Sinetsita gaude euskara ikasteak abantaila ugari ekarriko diola herritar orori: komunitate berrian integratzen laguntzeko nahiz arlo akademikoan nahiz lan-munduan aukerak zabaltzeko.
Eman izena, eta zatoz!