Ipuingiro

Erabiltzailearen aurpegia Andoaindarra Euskaraz 2024ko eka. 28a, 12:49

Denontzako ipuin eta istorio kontalariak Andoaingo plazetan.

Uztailaren 2an, 9an  haurrentzako ipuin kontalariak izango dira 18:30etik aurrera herriko hainbat txokotan. Lehenengo asteartean, uztailaren 2an, Ameli eta Xirrikituen jostunek eskainiko digute ipuin kontaketa musikatua Etxeberrieta plazan. Bigarren asteartean, uztailaren 9an, Odei Arregiren txanda izango da, Ganbarako Ipuinak izeneko ikuskizunarekin Bazkardo auzoko frontoian.

Bestalde, uztailaren 16an, helduoi zuzendutako Gora euskal herrientsak izeneko ikuskizuna eskainiko digu Asisko Urmenetak, 20:00etatik aurrera Plaza Morean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!