Andoaingo Udalak eta Bideo eta Zine Eskolak antolatzen dute ekimen hau, eta gaia librea den arren, aurten Lebiton Konpartsako erraldoiren bat azaldu beharko da lan guztietan.
Lanek, gehienez ere, 10 minutuko iraupena izango dute eta bidaltzeko azken eguna maiatzaren 18a izango da.
Parte hartu nahi izanez gero, honako GALDETEGIA osatu eta gero, My Air Bridge (www.myairbridge.com) bidez bidali bideoak euskara@andoain.eus postara.