Andoainen zehazki, abenduaren 27an 11:30ean 'Gure kabuz ala hil' dokumental proiekzioa eskainiko dugu gaztetxean. Euskal Herriko autogestioan oinarritutako proiektuen esperientzia, eta ildo ezberdinak biltzen dituen dokumentala da. Gazte prekarioek gazte prekarioentzat egina, burujabetzarako bideak egon badaudela erakusteko asmoz.
Eta abenduaren 28an, 18:00etan proiektu txikitzaileak eta herri mugimenduen inguruko mahai-ingurua izango da gaztetxean. Illarramendin eraikitzen ari diren gisako makroproiektuen kalteak zuzenki jasotzen dituzten, edota horien inguruko borroketan ari den jendea izango dugu parte-hartzaile.
Azkenik, abenduaren 30ean 'Zuen interesen aurrean neurri eraginkorrek orain!' aldarripean Hernanin egingo den manifestazioarekin amaituko ditugu topaketak.