Buruntzaldeako Ernaik hainbat ekitaldi antolatuko ditu apirilaren 3, 8, 10 eta 17an

Erabiltzailearen aurpegia Ernai Andoain 2021ko mar. 30a, 21:06

Ernai gazte antolakundeak urteak daramatza udaberriro-udaberriro gazte askoren elkargune izan ohi diren gazte martxa eta topaguneak antolatzen. Tamalez, egoera dela eta, aurtengo udaberrian, aurrekoan bezala, ezin izango dira ospatu. Dena den, egitarau oparoa osatu dugu, egoerak eskatzen dituen neurrietara egokituz. 

Hori horrela, egitarauan ageri diren ekimenak antolatu dira. Hasteko, apirilaren 3an (larunbata) mendi martxa egingo dugu Bianditzera.  Eskualdeko autobusa antolatu dugu; Irunberri tabernan izen emateko aukera dago apirilaren 1a bitarte. Izena ematerako garaian ordaindu beharko da, 6€ pertsonako.

Bestalde, apirilaren 10ean, Buruntzaldeko Independentzia eguna ospatuko dugu Usurbilen: Gazte olinpiadak eta kontzertuak izango ditugu. Bertarako izen ematea ere Irunberri tabernan egin dezakezue, 5€ren truke, apirilak 5a bitarte.

Amaitzeko, Bertso saiorako (apirilak 8) eta kontzertuetarako (apirilak 17) sarrerak, kartelean aurki ditzakezuen esteketan eskuratu ditzakezue.

Animatu parte hartzera!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!