Egoera oso larria da, eskubide zibil eta politikoetan atzerapauso izugarria dakar, Segurtasun Sailaren jarrera antidemokratikoa argi uzten duena eta Ernai ezeztatzea helburu duena. Baina hemen gaude, asko gara eta lanean jarraituko dugu.
Bide batez, 290.500 euroko kolpeak dakarren gainkarga ekonomikoa antolakundearen jardun politikoarentzat oztopo izan daitekeenez, gaurdanik eta prozesu judizialak iraun bitartean, antolakundearen jarduna sostengatzeko kanpaina ekonomiko bat martxan jarri dugu. Horren baitan, besteak beste, elkartasun zozketa zein crowfunding bat abiarazi ditugu. Beraz, ahal den neurrian ekarpen ekonomikoa egitera eta erasoari modu kolektiboan erantzutera dei egiten dugu. Transferentzia egiterakoan 'dohaintza' kontzeptuarekin bidali honako kontu korrontera: ES14 3035 0108 01 1080050918.
Auzi honek, gure lanean berresteko baino ez digu balio, eta are indar eta ilusio handiagoarekin aurrera jarraitzeko nahia biderkatzen digu. Operazio honen bitartez Ernai desagerraraztea espero zuten horiei mezu argi bat bidali nahi diegu: hemen gaude, geroz eta gazte independentista gehiago gara, eta aurrera goaz.
Hori guztia dela eta, Irailaren 8rako, Kontxako estropaden finalaren egunean, eguerdiko 13:30ean Donostiako Bulebarretik abiatuko den mobilizazioan parte hartzeko deia egiten diegu herritarrei.
Mozal legea era desproportzionatuan aplikatu digutela salatzera goazelako. Hau baita herri mugimenduak itotzeko darabilten mekanismoa. Auzi honen helburua gazteria independentista isiltzea dela argi antzematen da; burumakur eta apal nahi gaituzue, baina horren aurrean antolatzen jarraituko dugu, EH aske, sozialista eta feminista izan arte!
Gazte borroka geldiezina delako, irailaren 8an denok Donostiara!
Bat eginez, independentziara!