Irailaren 14ko manifestaziorako deialdia egin du Andoaingo Ernaik

Erabiltzailearen aurpegia Ernai Andoain 2025ko ira. 12a, 23:00

Ernaik mobilizazioa deitu du igande honetan, Irailaren 14an, Donostian.

Juan Paredes "Txiki" eta Angel Otaegiren fusilamentutik 50 urte beteko dira aurten, eta efemeride biribilaren errelatotik, udako kanpaina burutu du Ernaik.

50 urte hauetan, Euskal Herriaren askatasunaren alde borroka egin duten belaunaldiei aitortza egin, eta egungo gazte belaunaldiak, Euskal Herria askatasunera eramateko indarrak batu eta bultza egin behar duela adieraziko dugu.

Udan zehar antolatutako eskaintza ezberdinaren ondoren kanpainari itxiera emango diogu, estropaden testuinguruan, Irailak 14an, Donostian. Mobilizazioa, “Ekin eta bultza, askatasunera” lemapean burutuko da, eta gazteriari mobilizatzeko deia egiten diogu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!