Andoaingo Gazte Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ernai Andoain

Iristear dagoen Gazte Eguna gogotsu antolatu dugu. Herriko gazte desberdinak elkartu gara herrian urte askotan egon ez den egun bat antolatzeko. Gazteon artean giro osasuntsu eta herrikoi bat sortzea da gure asmoa. Hala, herriko gazteok elkarlanean sortutako egitaraua antolatu dugu.

Helburua gure artean harremantzea denez, egitarauan horretarako ekintza desberdinak antolatu ditugu; gazte bazkaria, jokuak, kontzertuak eta bestelakoak. Gainera, Oñatiko Zentzu Okerra taldearen kontzertuaren ondoren herriko bi DJren pintxada egongo da; DJ Ibaiz8 & Louky eta DJ Dakiki. Hala, herriko artista berriei aukera emanez. Estilo desberdinetako musikariak ekarriko ditugu giro desberdinetako andoaindarrak batzeko.

Bestalde, “Hitzetatik ekintzetara, independentzia!” leloa aukeratu dugu. Izan ere, ezegonkorrak diren garai hauetan, eskuin muturraren oldarraldiari gazteok planto egin behar diogu. Antolatu eta mobilizatu egin behar gara aske bizi ahal izateko eta halako ideia erreakzionarioei aurre egiteko.

Horrenbestez, Andoaingo gazte orori animatzen diogu Gazte Egunean parte hartzera. Tiketak Ernaitza eta Irunberrin daude urriak 8, osteguna arte eskuragarri. Amaitzeko, argi utzi nahi dugu, ez egunean zehar ez eta gauean ez dela inongo erasorik onartuko, espazio seguru eta anitzak nahi ditugu.

Animatu gazte egunera!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!