Itasura, naparrek ittukiya esateko erabiltzeuten hitza da. Ittukiya zer dan ez dakinantzat ba zea, ittukiya gotera bat da. Besteik pe hartuten hitza da itasurana, burua ittukiya ekarri ditena. Ta buruko ittukiya bea tantoka jarri ditena, baita re.
Propiyo ai naiz hola idazten. Izan e, propiyo bea, aurreko batian nere belarrita etorri zan hitza baita. Usurbildar batek esanda attu nun ta kontuatu nitzan, desgraziz, aspaldi dala ez detela propiyo hitza erabiltzen. Oain dana nahita ittet, itxuraz.
Mundu berriya deskubritzeunan harrokeriyakin, argi dakat irakurtzen ai zeaten batzuntzat igual modernogi idazten ai naizela. Gure eskualdeko euskera ez dakatela bihar dan bezelakua. Ta aldrebes: beste batzuntzako periodikotan noizian behin ateatzean euskera arkaiko horren kopia bat iruttuko zaizue hau.
Egiya esan, oain dala aste gutxi etorri zitzaiten burua, ittukiyakin ta propiyokin batea, holako zerbait idaztia. Beste herri ta eskualde batzutako aldizkaritan, bertako hizkera erabiltzeue aldin behin, orrialde batzutan. Egiya da gure euskerak batuakin antz pixkat badakala ta etzaigula (edo elitzaigukeela) hain zaila itten batuan irakurtzia. Baino beste leku batzutan, ordia, badia herriko hizkera erabiltzeuenak idazteko garaian. Hala, normala da Oñati bezelako herri baten, dakaien aldizkarin gehiena euskera batuan idatzita eotia, ta azkeneko orrin, dana euran euskerian idatzitta topaittia; jareten xakon tokixa haundixa ez bada be.
Lerro ttiki hoik buruai bueltak emateko baliyo izan diate. Aspaldi ottu ginan era estandarrian idaztea. Irakurtzeakuan e gauza bea pasa zitzaigun: begita mina emateigu idatzizko aldizkari baten holako lerruak aurkitziak.
Idatzitako beterriera seko erdoilduta dakat. Egiya esan, ikiarri kostatze zait hola idaztia. Arraro xamarra da, normalian telefonotikan idazten ai geanian holako euskera erabiltze deulako. Baino propiyo ai geanian gauzak diferente ikusi ta itteia.
Min haundigua emateit, ordia, idatzita baino hizketan hitzak galdu izanak. Umiak ez bagea re, jostatzia ahaztu zitzaigulako, jolasten hasteko. Eta holaxe, beste hitz pila desagertu in dia gure buruko hiztegitik.
Bakit kontuatu be aurreko lerrotan batuerako hitzak sartuttutela. Baino ez det propiyo in, buruko ittukitikan ateatako hitzen bat izango zan. Hurrena saiatuko naiz propiyo itten. Edo nahita. Edo gurata. Edo beren beregi. Edo nahizun bezela. Kontua, ittukiya bezelako hitz batetikan gotera batea ez pasatzia baita.