Frontoia irekita mantentzearen eskaria

Erabiltzailearen aurpegia Asteasuko EAJ-PNV Udal Taldea 2025ko ira. 12a, 16:17

Azkenaldian zenbait pertsonaren jokabide desegokiek eta, neurri batean, udalaren utzikeriak egoera zailak sortu dituztela aitortuta ere, horrek ezin du inola ere justifikatu herritar guztien eskubide eta beharrak mugatzen dituen neurria: frontoiaren itxiera.

Frontoia herriaren ondare komun eta erabilera publikoko gunea da, eta, ondorioz, guztion eskura egon behar du. Herritarron kirola, aisialdia eta bizikidetza sustatzeko ezinbesteko azpiegitura da, eta haren itxierak kalte nabarmena eragiten die bai gazteei, bai adinekoei, baita herriaren kohesio sozialari ere.

Horregatik, udalaren esku-hartze arduratsua eskatzen dugu: beharrezko neurriak hartu ditzala erabilera egokia bermatzeko, baina inoiz ez frontoia itxita mantentzeko.

Herri honek frontoi bizia eta irekia behar du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!