Mikel Arberasen jauzia lan-mundura, HAZILAN+ programaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Beterri Buruntza Mankomunitatea 2025ko uzt. 29a, 13:30

Bideoa prozesatzen ari gara. Itxaron pixka bat mesedez...

Mikel Arberas andoaindarrak HAZILAN+ egitasmoko LORPEN ibilbidean parte hartu berri du. Bere ahalegin pertsonalaren eta jasotako mentoring pertsonalizatuaren bidez, gaur egun Berria egunkarian ari da lanean, sare sozialen kudeatzaile eta erredaktore lanetan.

HAZILAN+ egitasmoaren barruan dagoen LORPEN ibilbidea doakoa da, eta laneratzeko prest dauden tituludun langabeei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek ez dute taldeko ikastarorik edo praktikak egin beharrik, eta guztira 30 ordu arteko orientazio saio pertsonalizatuak jasotzen dituzte, bakoitzaren lan-helburuetara egokituta.

Zure profila lan bila dabilen tituludunena bada, aukera ezin hobea izan daiteke zuretzat: ordutegi malgua eta banakako jarraipena eskaintzen dira.

Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko: https://daiteke.typeform.com/to/D7HFTqJY

HAZILAN+ egitasmoa Europako Gizarte Funtsaren finantziazioaren laguntzarekin gauzatzen da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!