Saio guztiak online izango dira, 9:00etatik 11:00etara. Saio hauetan izena emateko, ondorengo formularioa bete behar da (formularioaren amaieran emango da saio guztietan konektatu ahal izateko esteka, eta antolatzaileek emailez ere bidaliko diete izena ematen dutenei): https://forms.gle/kvuRAuEpBqNJQw1f6
Ondorengoak dira jorratuko diren gaiak:
- Azaroaren 14an: “Zuzendaritza-trantsiziorako formulak“.
- Azaroaren 18an: “Familia protokoloaren tailerra“.
- Azaroaren 20an: “Langileen jabetza lantzeko tailerra“.
- Azaroaren 25ean: “Ezagutza kritikoa, gardentasuna eta konfiantza transferitzea.”
Formakuntzez gain, Beterri-Buruntza Mankomunitateak doako aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du etengabe, pertsona bakoitzaren erritmora eta beharretara egokituta. Hitzordua eskatzeko enpresa@beterriburuntza.eus helbidera idatzi daiteke, edo 943 244 523 telefonora deitu. Nahiago bada, inkesta labur honetan enpresaren datu gutxi batzuk sartuta ere eska daiteke harremanetan jartzeko: https://daiteke.typeform.com/to/x4vvmu5s
Zuk duzu giltza, aldatu eskuz.