Doako bi formakuntza-saio Andoaingo merkatarientzat, beraien negozioen jarraipena planifikatu dezaten

Erabiltzailearen aurpegia Beterri Buruntza Mankomunitatea 2026ko martxoaren 31

Artxiboko irudia.

Erretiroa gertu duten eta beren negozioa ixtea nahi ez duten establezimenduen jabeek aukera izango dute beraien negozioaren jarraipena eta eskualdatzea modu planifikatuan prestatzeko. Apirilaren 21ean eta 28an, eta  maiatzaren 5ean, Andoaingo Urigain Etxean, doako hiru formakuntza-saio antolatu dira gai hauen inguruan sakontzeko.

Datak

  • Apirilak 21, asteartea: ondorengotza programaren aurkezpena. 13:15-14:15.
  • Apirilak 28, asteartea: erretiroari buruz jakin beharrekoak. 13:15-15:15.
  • Maiatzak 5, asteartea: erreleboa planifikatzen. 13:15-15:15.

Saio hauetan izena emateko, ondorengo formularioa bete behar da: https://forms.gle/kvuRAuEpBqNJQw1f6

Datozen hilabeteetan, lurraldeko gainerako udalerrietan antolatuko dira aurrez-aurreko saio hauek berriro adituen eskutik, herri bakoitzeko merkatariei bertaratzea errazteko. Hurrengo bi saioen kokalekuari buruzko informazio gehiago datozen asteetan partekatuko da.

Formakuntzez gain,  Beterri-Buruntza Mankomunitateak doako aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du etengabe, pertsona bakoitzaren erritmora eta beharretara egokituta. Hitzordua eskatzeko enpresa@beterriburuntza.eus helbidera idatzi daiteke, edo 943 244 523 telefonora deitu.

Andoaingo Udaletik zein Mankomunitatetik deialdia egin diete bertako merkatariei gerturatzeko; izan ere, talde txiki eta erosoetan landuko dira negozio bat eskualdatzeko jakin beharreko gakoak, eta espazio egokia da bakoitzaren behar zein kezkak partekatu ez ezik, erantzuna ematen hasteko.

Ondorengotza egitasmoko “zuk duzu giltza, aldatu eskuz” mezuaren bitartez merkatariak ahaldundu nahi dira, elkarrekin herriguneak zein industrialdeak bizirik mantentzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!