Beterri-Buruntzak ASPEGIren topagune den KONEKTATUZ ekitaldia hartuko du, bertako emakumeen talentua ikusarazteko.

Erabiltzailearen aurpegia Beterri Buruntza Mankomunitatea 2026ko maiatzaren 15a

ASPEGIk, Gipuzkoako Emakume Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkartea, Beterri-Buuruntza Makomunitatearekin elkarlanean, KONEKTATUZ ekitaldiaren IV. edizioa ospatuko du datorren ostegunean, maiatzak 21, 13:00etan, Astigarragako Erribera Kulturgunean, Laboral Kutxaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Ekitaldia hausnarketarako, inspiraziorako eta konexiorako gunea da, lurralde ezberdinetara hurbiltzea eta Gipuzkoako esparru ekonomiko, profesional eta sozialean emakumeen talentua, lidergoa eta ekarpena balioestea helburu duena.

Oraingo honetan, jardunaldiak Beterri-Buruntzan jarriko du arreta, eta bertako emakume erreferenteak bilduko ditu mahai-inguru batean, moderatzailea Nerea Basurto Arraztio izango delarik.

Mahai-inguruan parte hartuko dute:

  • Alaitz Tolosa Irazusta, Talleres Mitxelena S. Coop.-eko Proiektu Estrategikoen arduraduna.
  • María Herrero Eizmendi, HERREKOR S.L.U.-ko gerentea.
  • Norexis Carilin Orellanas Araujo, Chimeneas Erre Berri S.L.L.-ko bazkidea.
  • Silbia Roson Goikoetxea, Laboral Kutxaren Hernaniko bulegoaren zuzendaria.
  • Sonia Valor Cuadrado, Baihome Higiezinen zerbitzuen sortzailea.

Ekimen honekin, Mankomunitateak eta ASPEGIk topaketa-guneak bultzatu nahi dituzte, emakume erreferenteak ikusarazteko, esperientziak partekatzeko eta lurraldeko emakume profesional eta enpresarien arteko laguntza- eta lankidetza-sareak sortzeko.

Antolatzaileek adierazi dute edozein persona dela ongietorria eta networkingerako aukera emango duen lunch txiki batekin amaituko dela. Ekitaldira joatea doakoa izango da aforoa bete arte, eta izen-ematea esteka honetan egin daiteke: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe7OajGBRqDyzJeyZ1Tpt_cw3gct4ZJhMqG9tkg2dNC3E54-A/viewform

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!