"Erasoen aurrean erresistentzia transmaribibolloa!"

Maitzak 17a LGTBIQ+ fobien aurkako nazioarteko eguna da. Urte honen
hasieran Buruntzaldeko transmaribibolloon sarea sortzen hasi ginen.
Hainbat ekimen egin ditugu Lasarte-Orian egin genuen lehen bilera hartatik: trans ikusgarritasunaren eguneko manifestazioa, Bollotopaketen aurkezpena eta Anita Doinelen “Me lo merezco” liburuaren aurkezpena. Horrela, maiatzak 15ean ere Palestinako herriari gure elkartasuna erakutsiko diogu Lasarte-Orian 19:00etan Okendo Plazatik abiatuko dugun  manifestazioan.

Maiatzak 17a gure egutegietan borroka eta salaketa eguna da. Sistema zisheteropatriarkaletik eratorritako emakumeen eta sexu-genero disidenteon aurkako indarkeria oro salatzeko eguna. Horiek horrela, Buruntzaldeko herritar gutziak “Erasoen aurrean erresistentzia transmaribibolloa” lelopean Hernanin egingo dugun manifestaziora gonbidatu nahi ditugu. Hernaniko Plaza Berritik hasiko da manifestazioa 19:30ean. Ondoren, Elektropottotte elektrotxarangarekin herriko kaleak festa giroan ere hartuko ditugu.

Gora sexu eta genero askapen mugimendua!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!