Egun osoko egitaraua izango da, goizetik hasita eta gaueko ordu txikiak arte: 11:30ean solasaldia izango dugu, Euskal Herriko zenbait txokotako esperientzia kuirrak ezagutzeko, mahaiaren bueltan. Ondoren, kaleak hartuko ditugu marianitadarekin, musikaz lagunduta. 14:30ean izango da bazkaria, gaztetxean bertan eta jolaserako tartea ere hartuko dugu MerendOka-rekin!
Iluntzeko 19:30ean Tukanak emango dio hasiera gaueko hitzorduei, performance inprobisatu batekin, eta, gero, 21:30etik aurrera, kontzertu pila izango ditugu! Alu Zikinak, MJPQ, Dj Azkura…
Egunarekin lotutako kamiseta suuuuuper politak atera ditugu, gainera, eta izen-ematea martxoaren 5era arte izango duzue irekita!
Zorroztu zuen lumak eta Andoainen ikusiko dugu elkar!
BURUNTZALDEA KUIRRA LUMAKADAKA!
P.d.: Ez baldin badakizu egoten, ez etorri.