Aitortzen dugu bi herrialdeetako bandera batzuk edo antzekoak jarri beharko genituzkeela kontzentrazioaren arrazoia gehiago zehazteko, eta hurrengoan arrazoi beragatik elkarretaratzea egiten bada, pankarta eramango dutela ekitaldira joan diren irandar eta afganiar emakumeek, baldin eta herriko jendea ez bada, eta politikariak kontzentrazioaren burutik kanpo geratuko direla, egiten den ekitaldiarekin zerikusirik ez duten beste gauza batzuekin nahas ez dadin. Guk (antolatzaileok) gure borondate onarekin egin dugu kontzentrazioa, ez dugu inoiz bat bera ere egin, eta helburu bakarra herrialde horietako emakumeen eskubideak defendatzea zen. Beraz, autokritika egiten dugu, akatsak egon direla onartzen dugu, eta, noski, aztertu eta zuzendu egingo ditugu etorkizuneko kontzentrazioetarako. Antolakuntzatik (bi andoaindar izan gara), barkamena eskatu nahi dugu egin ditugun akats horiengatik, eta azpimarratu aztertu eta konpondu egingo ditugula etorkizuneko kontzentrazioetarako. Hori esanda, eskerrak eman nahi dizkiegu kontzentraziora joan diren pertsona guztiei, ehun inguru izan baitira, eta jakin badakigulako bertaratutako guztiak giza eskubideen defentsarekin eta Irango eta Afganistango emakumeen borrokarekin konprometituta daudela.