Zezenketen aurkako manifestazioa

Manifestazioa abuztuaren 14an egingo da, Amabirjinaren Egunaren bezperan eta Illunben lehen zezenketa egingo den egunean. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Bulebarretik eta Sarriegi plazan bukatuko da, Sarriegiren monumentuan.

Eneko Goiaren udal gobernuak zezenketak berrezarri zituen. Horren ondorioz, aurreko legealdia Illunben zezenak hiltzen hasi zen, eta, zoritxarrez, legealdi berria ere horrelaxe hasiko da, alkateak eman zuen hitza jan egin duelako. Izan ere, donostiarrok zezenketen inguruan dugun iritzia errespetatzeko hitza eman zuen, baina, donostiar gehien-gehienok udal instalazioak zezenketak egiteko erabiltzearen kontra gaudela konstatatu duenean, ez du bete, eta zezenketak sustatzen jarraitu eta jarraitzen du.

Gauzak horrela, aurten ere Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik Aste Nagusian manifestazioa antolatu dugu, zezenketak eta zezenketen bultzatzaileak salatzeko, bereziki Goia alkatea eta udal gobernua. Guztiz faltsua baita zezenketak ekimen pribatu hutsaren fruitu direla. Are gehiago, Udalak ekimen horri espresuki ematen dion sustengurik gabe, zezenketak aspaldi iraganaren kontu izango lirateke Donostian.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!