Edukiontzi marroian jasotzen den hondakin organikoa, etxean modu eroso eta txukunagoan biltzeko boltsa konpostagarriak oso baliagarriak dira. Udaletxeak dohain banatzen ditu baina azken aldian banaketa ordutegia asko murriztu da eta orain soilik astearte eta ostegun goizetan (08:30-13:00) banatzen dira. Neurri hau abuztuan jarri zen eta egun horrela jarraitzen du, herritarrentzat oztopo bilakatu delarik ordu horietan boltsen bila joan ahal izatea.
Urtarriletik banaketarako makinak udal biltegian daude, zain. Egokitzapen teknikoak egiteko nahiko denbora egon da eta pasaden iraileko plenoan udal agintariek eman zituzten azalpenak ez dira nahikoak. Alde batetik zain jarraitzen dugun bitartean ez dutelako inolako neurririk hartu boltsen banaketa errazteko, konfinamenduan egin zuten modura. Are eta okerrago banaketa bi goizetara murriztu dute. Bestetik ez da ulergarria enpresak horrenbeste denboraz trabak jartzen egotea. Seriotasun pixkat eskatzen dugu. Edo birziklapena oztopatu nahi da?
Herritar asko kexu adierazi da ordutegi murrizketa horrekin eta baita makinak funtzionamenduan ez jartzearekin. Askok sare sozialetan adierazi dute boltsetarako erreztasunak ez badituzte eskuratzen birziklatzeari uztiko diotela. Hau Udalaren ardura da eta guztiz onartezina da.
Berehalako irtenbidea eskatzen dugu makinak martxan jar daitezen eta bien bitartean neurriak hartzea herritarrei erreztasunak emateko boltsak lortu ahal izateko.