Denbora honetan guztian hamarnaka herrietan ipini dira saretxoak, dagoeneko ehundaka eta ehundaka metro ipiniak izan dira. Saretxo hauek, lurrean dauden plastikoak ibaira erortzea ekiditen dute, eta, hortaz, ibaiak eta itsasoa, azkenik, babesten dute.
2022ko martxoan udalean erregistratu genuen Andoainen ezartzea. Urte horretako uztailean “oilategiko” sare antzeko bat jarri zen hainbat puntuetan, zeinek zalantza batzuk sortu zituen, segurtasun arrazoiengatik eta baita itxura edo estetikagatik ere. Denbora dexentean gaia geldirik egon eta gero eta aldarrikapen kanpainak kalean egin ostean, azkenean aproposak diren saretxo metalikoak ezarri dituzte Kaleberriko zubian (“Txurreriakoa”) eta Santa Krutz elizan pareko zubian. Bere garaian ordea, gainontzeko zubiak eta pasealekuak babestea eskatu genuen, baita Makaldegian irtenbide integral bat bilatzea.
Gaiari jarraipena egiten segituko dugu. Bitartean, gogoratu hondakinik onena sortzen ez dena dela eta honekin hondakinak arduraz kudeatu eta zaborrontziak erabiltzeko deia berresten dugu.
Itsasoa Andoainen ere hasten delako!