Zabortegi hori Ibiurreko uraren ondoko magal batean dago eta ikusi dugun bezala, magalean mota guztietako hondakinak aurkitu izan ditugu: plastikoak, botilak, arropa, garbigailua, uralita, bateriak eta pilak...
Arazoa da zabortegi honek urteak daramatzala eta euria egiten duenean sortzen dela arazo nagusia. Euriteek sortutako errekastoak, aipatutako hondakinen gainetik pasa eta garraitzen dituzte, Ibiurreko urtegiko uretaraino. Bateria edo pilen gainetik ura igaro eta urtegian isurtzea oso larria deritzogu. Ura kutsatu egiten da eta ondoren ura hori 50.000 lagun ingururi iristen zaie. Urteetako kontua da hau eta premia berezia dauka hau konpontzeak.
Zabortegi hori berehala garbitu eta bertan zaborrak isurtzen dituzten horien aurkako neurriak hartu behar diren ideia oinarri hartuta, urtegiaren gainean ardura duten erakunde desberdinekin harreman desberdinak mantendu ditugu azken egunetan.
Azkenik, baieztatu ziguten erakundeotatik zabortegi hori garbituko zela, eta berriki jakin dugunez, garbitu egin dute. Albiste pozgarria benetan, izan ditugun harreman zein bilera desberdinen emaitza dugu hau.
Hontaz aurrera, puntu horretan isurketa berriak eman ez daitezen neurriak hartu beharko lirateke, berriro errepikatu ez dadin.