Udal hauteskundeetarako hautagaiak proposatzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia
Amasa-Villabonako EH Bilduren komunitateak dagoeneko Beatriz Unzue Esnaola egungo alkatea aukeratu du maiatzeko udal hauteskundeetan alkategaia izateko, eta orain hautagai zerrenda osatzeko herritarren proposamenak jaso nahi ditu.
Amasa-Villabonako EH Bilduk hiru lantalde jarri ditu martxan maiatzaren 28an izango diren udal hauteskundeen prestaketa lanak garatzeko: Herri-Programa lantaldea, hautagaitza osatzeko lantaldea eta hauteskunde kanpaina diseinatzeko lantaldea. Guztira EH Bilduko komunitateko 25 lagun inguru ari dira lantalde hauetan lanean.
 
Zentzu horretan, hautagaitza osatzeko lantaldea herritarren ekarpen edo proposamenak jaso nahian ari da, ahalik eta hautagai zerrenda hoberena osatzeko bokazioarekin. Horretarako, Amasa-Villabonako herritar guztiek aukera izango dute hautagai izateko pertsonaren bat (edo gehiago) proposatzeko. Proposamena egiteko baldintza bakar bat ezarri da: hautagai egokia izatearen arrazoiak edo zergaitiak ere azaltzea. 
 
Zein herritar proposatzen duzu EH Bilduren hautagaia izateko? zergatik?
  • Idatzi WatsApp mezua 688729069 telefono zenbakira.
  • Twitter bidez: Idatzi mezu pribatua @ehbilduAmasaVil profilera.
Proposamen guztiek erantzun bat jasoko dutela ziurtatu dezakegu. EH Bildutik proposamenak helarazteko gonbidapena egiten diegu herritarrei. Izan ere, konbentzituta gaude gure hautagaitza osatzerako garaian gero eta parte hartze handiagoa izanda, hautagaitza hobea osatuko dugula.
 
ABANTE Amasa-Villabona!



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!