Bat egiten dugu TOPA-k larunbaterako deitutako mobilizazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa-Villabona 2023ko ots. 2a, 14:58
Amasa-Villabonako EH Bilduk bat egin du Tolosaldea Ossun Publikoaren Alde (TOPA) plataformak larunbat honetan 12:00etan Donostiako Ospitalean egingo duen kontzentrazioarekin, eta herritarrei parte hartzeko deia luzatzen die.
Nahi duenak autobusez joateko aukera izango du, aurrez Villabonako Iratzar tabernan ezarri den zerrendan izena emanda.

Guk ere, TOPAk adierazi duen moduan, Tolosaldean kalitatezko osasun arreta bermatuko duen ospital publiko duin bat ez dugun bitartean, eskualdeko herritarrek Donostiako ospitale publikoan artatuak izateko duten eskubidea defendatzen dugu. Izan ere, Asuncion klinikako egoera tamalgarria da eta bertan eskaintzen den arretak hutsune ugari ditu. 
 
Amasa-Villabonako EH Bildu, Tolosaldean behingoz gure eskualdeak dituen beharrei erantzungo dien ospitale publiko duin bat izatearen alde, bere eskuetan dagoen guztia egiteko konpromisoan berresten da.
 
Osasun publikoaren defentsan, tinko!



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!