Pentsio publiko duinen alde, bozkatu EH Bildu!

Gaur goizean, Villabonako kaleetan egin duten pentsio duinen aldeko mobilizazioaren ondoren, hainbat pentsionistak gure hautagaitzari babesa adierazteko argazkia atera dute. Mila esker guztiei, zuen babesagatik.

EH Bilduko kideok, pentsio publiko duinak eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioak defendatuko ditugu egongo garen leku guztietan, baita Amasa-Villabonako udalean ere. Uste dugu azken urteetan frogatu dugula pentsionisten bizi baldintzak hobetzeko lanean aritu garela eta besteak beste, Madrilen kotizatu gabeko pentsioen igoera garrantzitsu bat ahalbideratu dugu. 

Hala ere, borrokan jarraitzea dagokigu, pentsionistak kaleetan eta guk instituzioetatik, adineko pertsona guztiek bizitza duina izatea ahalbideratuko dituen pentsio sistema publiko duin eta iraunkorra lortzeko. Guk helburu horretarako lan egingo dugula hitz ematen dugu. 

Gora pentsio duinen aldeko borroka! Aurrera pentsionistak! 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!