Ostiralean 19:00etan KANPAINAKO EKITALDI NAGUSIA Villabonako Gudari plazan

Amasa-Villabonako EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egingo du ostiral honetan Villabonako Gudari plazan (Subijana etxea eta udal pilotalekuaren artean dagoen espazioan).

Ekialdi berezia izango da, Beatriz Unzue alkategaiaren eta EH Bilduren hautagaien parte hartzearekin. Helburu nagusia EH Bilduk Amasa-Villabonarako prestatu duen herri programaren puntu nagusiak herritarrekin elkarbanatzea izango da.

Gainera, bertaratzen diren herritarrek Amasa-Villabonako EH Bilduren komunitateko lagunek prestatutako merienda goxoa dastatzeko aukera izango dute.

EH Bildutik, ekitaldi honetara gerturatzeko gonbidapen luzatzen diegu herritar guztiei.

Maite duzun Amasa-Villabona, EGINGO DUGU!   

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!