Larunbatean udalbatzaren kargu-hartzean udaletxera joateko deia

Larunbatean 11:00etan osatuko da Amasa-Villabonako udalbatza berria eta alkatea aukeratzeko bozketa egingo da udaletxeko batzar aretoan.

EH Bildutik udaletxera joateko deia egiten dugu, hauteskundeetako emaitza paregabea ospatzeko eta gure udal-taldeari eta alkateari babesa adierazteko.

Guretzat garrantzitsua da legealdi berriari hasiera polit bat ematea eta gure zinegotziei, batez ere lehen aldiz aukeratuak izan direnei herritarren babesa dutela sentiaraztea. Amasa-Villabona hobetzen jarraitzeko lan egiteko indarrez eta ilusioz gainezka ekingo diogu lau urteko ziklo berriari eta larunbateko kargu-hartzearekin lehen urratsa emango dugu. 

EH Bilduko komunitateak hainbat sorpresa prestatu ditu larunbat goizerako eta egun gogoangarria izatea espero dugu. Beraz, larunbat goizean zatoz udaletxera gure taldeari eta Beatriz Unzue alkateari bultzada bat ematera!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!