Uztailaren 23an bozkatu EH BILDU. Berriro egingo dugu!

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa-Villabona 2023ko uzt. 14a, 13:39

Datorren uztailaren 23an bozkatzera joan eta EH Bilduren hautagaitzari bozka emateko deia egiten dugu. Asko dago jokoan eta EH Bilduk ez du hutsik egingo.

Espainiar hauteskundeak ez dira gure eszenatokirik maitatuena, baina beharrezkoa da euskal herritarroi zuzenean eragiten diguten erabakiak hartzen diren leku guztietan presente egotea, herritarren eskubideak eta gure nazioaren erabakitzeko eskubidea defendatzeko.

Hauteskunde hauetan espainiar ultraeskuinak eta faxismoak Madrilgo gobernua eskuratu nahi dute. Historian atzera egin eta erreakzio neoliberala inposatzeko aukera horri ateak ixteko eta faxistei tinko aurre egiteko aukerarik hoberena EH Bildu da dudarik gabe. Horrekin batera, EH Bilduk gaitasuna erakutsi du ezberdinekin akordioak egiteko, akordio horiek Euskal Herriko langileriaren eskubide sozial, laboral, zibil eta politikoetan sakontzea suposatzen dutenean. Beraz, Euskal Herriaren alde eta faxismoaren aurka, BOZKATU EH BILDU!

Maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan sekulakoa egin genuen, uztailaren 23an berriro egingo dugu! 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!