Larunbatean denok Bilbora!

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa-Villabona 2023ko aza. 16a, 13:28

Amasa-Villabonako EH Bilduko komunitateko herritarrek, larunbatean 17:30etan Bilboko Autonomia kalean egingo den mobilizazio nazionalean parte hartzeko deia egiten dugu. Gu bertan izango gara.


Larunbat honetan Bilboko Autonomia kale ezaguna milaka euskal herritarren elkargunea izango da eta Euskal Herria nazioa dela argi eta garbi erakutsiko diogu munduari. Mikel Laboa handiaren "Txoria txori" kantu mitikoa guztion artean abestuz, hemen bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki nahi duen herri duin bat dagoela zabalduko dugu lau haizetara.

Ziur gaude mobilizazio jendetsua eta historikoa izango dela, zatoz zu ere!

Larunbatean Bilboko kaleetan ikusiko dugu elkar. Gora Euskal Herria askatuta!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!