Larunbatean Bilboko kaleak bete genituen nazioa garela aldarrikatuz

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa-Villabona 2023ko aza. 20a, 12:28

Amasa-Villabonako EH Bilduko kideok pasa den larunbatean EH Bilduk Bilbon deitutako mobilizazio nazionalean parte hartu genuen, milaka euskal herritarrekin batera. Txoriak Txori kantu mitikoa abestu genuen denok batera, une benetan zirraragarrian. 

Milaka herritarrek Bilboko Autonomia kalea leporaino bete genuen eta Euskal Herria nazioa dela eta bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea duela argi eta garbi adieraziz. Horrekin batera agerian utzi genuen nazio solidarioa garela, Israelen genozidioa pairatzen ari den Palestinar herriarekiko eta zapalduak diren beste hainbat nazioekiko (Sahara, Irlanda, Kurdistan, Kataluina, Korsika...) elkartasun mezuak ere presente izan baitziren mobilizazio osoan zehar.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren hitzartzean, EH Bilduk herritarren aurrean gardenki espainiar faxismoa geldiarazteko hartutako konpromisoa bete duela azaldu zuen. Izan ere, frankismoak edota faxismoak atea jotzen duenean, lehentasun nagusia hauek geldiaraztea dela adierazi zuen Arnaldo Otegik. Horrekin batera, Espainiar kongresuan abiatuko den legegintzaldi berrian, estaturik gabeko nazioen afera mahai gainean egongo dela eta EH Bilduk Euskal Herriaren nazio aitortza lortzeko borrokatuko duela aldarrikatu zuen Otegik, manifestazioan parte hartu zuten milaka herritarren aurrean. Erronka handiak izango ditugu datozen hilabete eta urteetan, eta EH Bildu eta bere militantzia osoa prest dago erronka horiei heldu eta behingoz gure herriaren askatasuna irabazteko. Indartsu eta gogoz gainezka gaude norabide horretan lan egiteko.

Nazioa gara! Askatasuna lortuko dugu! 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!