HARRO gure HERRIaz

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa-Villabona 2024ko mar. 25a, 12:54

23. Korrikak sekulako arrakasta izan du eta Amasa-Villabona ez da atzean geratu. Larunbatean sekulako jendetza batu zen Korrikara, eta nola ez, EH Bilduko kideok ere gure aletxoa jarri genuen.

Herriaren bultzada berri honekin, euskarari lehentasuna ematen dion eta gure ekinbide instituzionalean zeharlerroa den Hizkuntza Politika ausart eta eraginkorra garatzen jarraitzeko konpromiso irmoa dugu.  

UEMAn sartu ginen eta udalerri euskaldun bezala, erantzukizun berezia dugu euskaraz biziko den herria gaurdanik eraikitzen jarraitzeko. Hori da gure hautua eta horretan jardungo dugu gauden tokian gaudela. Euskaratik eta euskaraz bizi nahi dugulako.

Gora euskararen herria!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!