Larunbatean hauteskunde ekitaldi handia Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa-Villabona 2024ko api. 10a, 13:42

Larunbat honetan EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi handienetako bat antolatu du 12:00etan Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Maddalen Iriarte, Pello Otxandiano eta Arnaldo Otegi izango dira ekitaldi honetako hizlariak.

Amasa-Villabonako EH Bildutik, herritar abertzale eta ezkertiar guztiak gonbidatu nahi ditugu ekitaldi honetara. Gu bertan izango gara eta ziur gaude larunbat eguerdi honetan Beotibar pilotaleku zaharrak jendez eta ilusioz gainezka egingo duela.

Zatoz zu ere, izan zaitez datorren aldaketaren parte!

LARUNBATEAN DENOK TOLOSARA ETA 21EAN BOZKATU EH BILDU!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!