Berdura plaza ilusioz eta aldaketa gogoz bete dugu, igandean EH Bildu!

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa-Villabona 2024ko api. 18a, 13:24

Atzo arratsaldean Aiztondoko EH Bilduren hauteskunde ekitaldia egin genuen Villabonako Berdura plazan Ander Goikoetxea eta Laida Begiristain legebiltzarrerako hautagaiekin. 

Bertaratu ziren herritar eta militanteen artean aldaketarako ilusioa eta grina nabari zen eta bi hautagaien hitzek txalo zaparrada ederrak jaso zituzten. Bereziki hunkigarria izan zen Ander Goikoetxea hautagai billabonatarrak egindako hitzartzea; palestinako genoziodioaren salaketa eta palestinar herriarekiko elkartasuna, Euskal Herri eta mundu hobea erakitzeko aukera, aurreko belaunaldiek egindako borrokaren eskertza, Pepe Mugikaren aipuak, Remi Ayestaran gogoratu zuen unea... bertaratu ziren herritarren sentimenduak azaleratu zituen eta plaza bor-borka jarri zuen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu atzoko ekitaldian parte hartu zuten Manex eta Estanis Iriarte aita-semeei, June Gurrutxaga aurkezleari, Oihana Alkain argazkilariari eta atzoko ekitaldia antolatzen lagundu zuten bilkide guztiei. Eta gure eskerrik beroenak bertaratu ziren Aiztondoko herritar guztiei ere.

Igandean ez egin zalantzarik, BOZKATU EH BILDU!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!