1.372 aldiz eskerrik asko!

Amasa-Villabonan 1.372 boto lortuta (boto guztien %52,6a) inoizko emaitzik onenak lortu ditugu EAEko hauteskundeetan eta EH Bildu nagusi izan da Tolosaldean eta Gipuzkoan. Gure balorazioa guztiz positiboa da eta eskerrak eman nahi dizkiogu gugan kofidantza jarri duten herritar horiei guztiei.

Bestalde, jakina denez, EH Bilduk emaitza historikoak lortu ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, herrialde guztietan nabarmen gora eginez eta Araba eta Gipuzkoan lehen indarra izatea lortuz. Momentuz 27 eserleku izango ditu EH Bilduk Gasteizko legebiltzarrean, EAJk bezain beste. Hauteskunde hauek erakutsi dute EAEn dagoeneko ez dagoela alderdi politiko hegemoniko bakar bat eta hori aldaketa oso esanguratsua da. Aipagarria da legebiltzarrean abertzaleok dugun gehiengo zabala, herritarrek burujabetzan salto bat eskatzen dutenaren erakusgarri.

Amaitzeko, oso pozik gaudela adierazi nahi dugu inolako lotsarik gabe, 400.000 botoen langa gaindituta EH Bildu Euskal Herriko lehen indar politikoa baita une honetan. Eskerrak eman nahi dizkiegu kanpaina honetan lanean aritu diren gure militante eta bilkide guztiei, lan ederra egin dugu eta herriak babestu gaitu, ba al dago gauza ederragorik?

ESKERRIK ASKO!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!