Larunbatean Tolosara, Israelen genozidioaren aurka eta palestinar herriaren alde

Gernika-Palestina ekimen herritarrak mobilizazio eguna antolatu du larunbat honetan eta eskualdean 12:30etan Tolosako Trianguloan egingo da mobilizazioa.

Amasa-Villabonako EH Bildutik bat egiten dugu deialdiarekin eta parte hartzeko deia egiten dugu, gu bertan izango gara.

Gure ustez ezinbestekoa da mundu osoko gizarte zibila kalera ateratzea eta tokian toki presioa egitea, Israel Gazan mundu guztiaren begien aurrean egiten ari den genozidioa behingoz gelditzeko, Israelgo armadak Rafah hirian egin nahi duten sarraskia saihesteko eta palestinar herriari behar duen laguntza humanitarioa eta elkartasuna helarazteko. Zentzu horretan, guk Euskal Herritik gure aletxoa jarri behar dugu eta horregatik Gernika-Palestina ekimen herritarrak martxan jarritako dinamika babesten dugu eta herritarrei ekimenetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen diegu. 

Era berean, Israelgo estatu terroristari tinko aurre egin behar zaiola pentsatzen dugu, hitzek ez dute balio, egoerak ekintza zehatzak eskatzen ditu. Horregatik, euskal erakunde publiko eta pribatuek Israelekin dituzten harreman guztiak hautsi behar dituztela aldarrikatzen dugu eta nazioarteko komunitateari (Europar Batasuna, Nazio Batuen Erakundea...) dagoeneko 35.000 palestinarren heriotza eragin duen genozidio izugarri honekin amaitzeko benetan eraginkorrak izango diren zigorrak ezartzeko eskatzen diogu.

Amaitzeko, palestinar herriari gure babes eta indar guztia helarazi nahi diogu, pairatzen ari diren eraso eta zapalketa neurrigabearen aurrean. Palestinar estatu aske eta independientea defendatzen dugu, justiziazko irtenbide bakar gisa.

Genozidioari ez!
Palestina aurrera! 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!