EH Bildun oso argi dugu zertara joan nahi dugun europar parlamentura:
- Euskal Herriaren ahotsa izanik, gure nazioaren enbaxadoreak izateko Bruselan.
- Europako eskaturik gabeko nazioen artean (Katalunia, Galiza, Korsika, Bretainia, Flandes, Eskozia...) elkarlana sustatzeko Autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka irabazteko.
- Ultraeskuinari aurrez-aurre tinko eta gogor aurre egiteko, faxistei hortzak erakutsiz eta historiaren zakarrontzira botaz.
- Langile klasearen eskubide sozial eta laboralak babestu eta hobetzeko.
- Euskal lehen sektorea babesteko, gure baserriek eta arratzaleek etorkizun duin bat izan dezaten.
- Ukraniako gerra eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioa gelditzeko eta diplomaziaren bidez bakearen alde egiteko.
- Euskara eta euskal kultura errespetatu dezaten eta hizkuntza ofizial gisa onartua izan dadin.
- Giza eskubide guztien defentsarako.
- Etab. luze bat.
Guzti honegatik eta gehiagogatik, igande honetan bozkatu gure ahotsa Europan,
Bozkatu EH Bildu - Orain Errepublikak.