EH Bilduk mobilizazio nazionala antolatu du azaroaren 23rako, NAZIOA GARA lelopean

Azken urteetan egin ohi duen bezala, EH Bilduk mobilizazio nazionala egigo du udazkenean. Aurtengoa ere Bilbon izango da, azaroaren 23an, eta ‘Nazioa Gara’ lelopean egingo da.

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak iragarri zuen mobilizazioa atzo Donostian egindako agerraldian

Espainiar eta frantziar estatuetan, eskuin muturrari eta autoritarismoari aurre egiteaz gain, demokratizaziorako agenda bat martxan jarri behar da eta horretan funtsezkoa da estaturik ez dugun nazioen aitortza. Hori dela eta, EH Bilduk Bilboko kaleak betetzera deitu ditu euskal herritarrak. «Euskal Herria nazio bat da, eskubideak dituena, eta orain dugu aukera, akordio zabalekin eta herri mobilizazioaren bitartez, nazio hau aitortuko duen estatus politiko berri bat lortzekoa», adierazi zuen Arnaldo Otegik, manifestazioa iragartzeko agerraldian.

Akordio sozial eta politiko zabal horiek, abertzaleen arteko gutxieneko amankomunak bilatzetik etorri behar du EH Bilduren ustetan, eta horregatik, indar abertzaleen artean gutxienekoei buruzko akordio bat lortzen saiatzeko gonbita egiten dugu. «EAJk ere estatus berri bati buruz hitz egiten du, eta horretan erabat ados gaude: Euskal Herriak estatus berri bat behar du, Estatuarekiko harreman eredua aldatuko duena».

Amasa-Villabonako EH Bildutik ere, azaroaren 23an Bilbora joateko deia egiten dugu. Datozen asteetan gure herritik irtengo den autobusaren berri emango dugu ohiko kanalen bidez.

NAZIOA GARA! AZAROAREN 23AN DENOK BILBORA!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!