Larunbatean Bilbora joateko autobusa antolatu dugu

Larunbat honetan EH Bilduk deitutako manifestazio nazionalean parte hartuz, Bilboko kaleak betetzera goaz Euskal Herria nazioa dela eta etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubide osoa duela aldarrikatzeko. Autobusez joateko deia egiten dugu.

Amasa-Villabonako EH Bilduk Bilbora autobusez joateko aukera eskaintzen du:

Ordutegia: Autobusa arratsaldeko 15:30etan abiatuko da Olaederra kiroldegiko geltokitik, eta manifestazioaren amaieran Amasa-Villabonara itzuliko da (itzulera ordua 20:45-21:15 bitartean izatea aurreikusten dugu). 

Izen ematea: Bi aukera daude; bata, Iratzar tabernan ezarri den zerrendan izen abizenak eskuz apuntatuta eta bigarrena, 688729069 telefono zenbakira WatsApp mezu bat bidalita izen abizenekin.

Prezioa: Bilbora joan-etorria: 10€ (langabetuak, 16 urtetik beherakoak eta ikasleak: 5€)

Anima zaitezte eta zatozte gurekin historikoa izango den mobilizazio erraldoi honetan parte hartzera!
NAZIOA GARA! LARUNBATEAN DENOK BILBORA!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!