Mugi gaitezen indarkeria matxistekin amaitzeko!

Amasa-Villabonako EH Bilduk bat egiten du azaroaren 25eko indarkeria matxisten aurkako nazioarteko egunaren testuinguruan Aiztondoko Mugimendu Feministak antolatutako ekimenekin eta parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.

"Ez bazara konponbidea, arazoa zara" leloa aukeratu du Aiztondoko Mugimendu Feministak, aurtengo azaroaren 25aren testuinguruan antolatutako ekimenen lerroburu gisa. EH Bildutik guztiz bat egiten dugu mugimendu feministak plazaratu duen irakurketarekin eta uste dugu herri mobilizazio iraunkorra eta erakunde publikoen benetako inplikazio sendoa dela mota guztietako indarkeria matxistekin amaitzeko giltzarria.

Horregatik, oso garrantzitsua iruditzen zaigu mugimendu feministarekin bat egitea eta antolatu diren ekimen eta mobilizazioetan parte hartzea, EH Bildutik herritarrei dei berezia egin nahi diegu parte hartu dezaten.

Bereziki astelehenean gure herrian deitutako mobilizazioaren deialdia elkarbanatu nahi genuke:

  • 18:45 IRRADAKA Zizurkilgo Ubare auzoko Saski kafetegiaren kanpoaldean.
  • 19:00 GIZAKATEA + PERFORMANCE Saski kafetegitik Villabonako Erreboteko Plazara.

Animatu eta mobiliza gaitezen! 
INDARKERIA MATXISTEKIN AMAI DEZAGUN!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!