Bilboko Autonomia kalea leporaino bete dugu EH Bilduk egindako deialdiari erantzunez eta bertan izan den giroa benetan zirraragarria izan da.
Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzeaz gain, gaur besteak beste, Palestinar herria, babesa agertzera etorri diren nazioarteko lagunak eta Maravillas Lanberto 1936an faxistek Larragan (Nafarroan) bortxatu eta hil zuten neska gaztea gogoan izan ditugu. Eta amaitzeko, azken egunetan albistea izan den Kortatu taldearen Sarri-Sarri abesti mitikoa dantzatu dugu pozik eta alai. Kriston martxa dabil!
Manifestazioaren ondoren berriro autobusean sartu eta arazorik gabe bueltatu gara herrira, nekatuta baina pozik.
GORA EUSKAL HERRIA ASKATUA!