Beste behin kalera irten beharrean aurkitzen gara, ehunka palestinar errugabe erail dituen Israelgo estatu genozidaren azken oldarraldi militar basatia tinko salatzeko eta palestinar herriari elkartasuna adierazteko. Noiz arte jarraitu behar du munduak, inolako lotsarik gabe guztion begiradapean Israel egiten ari den genozidioaren aurrean ezertxo ere egin gabe? Lotsagarria eta jasanezina egiten zaigu nazioarteko komunitatearen jarrera pasibo konplizea.
Astearte honetan 19:00etan Erreboteko plazan izango gara, Palestinarentzat lurra, justizia eta bakea eskatzeko eta behingoz genozidioa geldi dadila exijitzeko.
Gu beti palestinar herriarekin.
Palestina askatu!