EH Bilduko kideok ondo dakigu une honetan etxebizitzaren arazoa herritar askoren kezka-iturri nagusiena edo nagusienetakoa dela eta Udal Gobernutik Etxebizitza Plan anbiziotsu eta eraginkorra martxan jartzeko hautua egin dugu.
Helburua argia da; etxebizitzaren merkatuan eragitea, gure herrian etxebizitza duina izatea benetako eskubidea izan dadin. Zentzu horretan ezin dugu onartu, besteak beste, etxebizitza eskuratzea ia ezinezkoa suertatzen den honetan, Amasa-Villabonan 250 etxebizitza inguru hutsik egotea eta alokairuen prezio izugarriak bere horretan mantentzea.
Ondorioz, Etxebizitza Plan honen bidez Udalak dituen eskuduntza eta eragiteko tresna guztiak erabili nahi ditugu, etxebizitza merkatuaren egoera irauli eta etxebizitza duinen eskaintza zabala izan dezagun gure herritik alde egin behar izanik gabe. Bereziki garrantzitsua da herriko gazteak herrian bertan emanzipatzeko aukera izatea eta une honetan hori ia ezinezkoa da, gure herriaren etorkizuna guztiz baldintzatuta geratzen delarik.
Hilabeteetako lan zorrotz eta mardularen ondoren osatu dugun Etxebizitza Plan honek, herriko egoeraren diagnosi bat, lortu nahi diren helburuen sailkapen bat eta guztira 11 ekimen zehatz dituen Ekintza-Plan bat jasotzen ditu bere baitan.
Amasa-Villlabonako EH Bilduk plan hau garatu eta bertan biltzen diren ekimen guztiak martxan jartzeko konpromisio argia hartzen du publikoki.
Amaitzeko, maiatzaren 14an 19:00etan Gurea antzokiko erakusketa gelan egingo dugun aurkezpen publikoan parte harzteko deia egiten diegu interesa duten herritar guztiei.
Etxebizitzarekin ez da jolasten.
Etxebizitza eskubidea da!