Herri eta nazio gisa erronka handiak ditugu (etxebizitza eskubidearen urraketa sistematikoa, eskuin-muturraren eta faxismoaren igoera, estatus politiko berriaren eztabaida, osasun eta zaintza sistemen arazoak...) eta gu prest eta gogoz beterik gaude lanean tinko jarraitzeko, bai erakunde publikoetan eta baita kalean ere, jendearekin eskuz-esku.
Urteko azken egun honetan eskerrak eman nahi dizkiegu EH Bilduko, hautetsi, militante eta Bilkideei. Zuen ekarpena ezinbestekoa zaigu ezkerreko independentismoak indartzen eta zabaltzen jarraitzeko, eta gero eta herri-babes handiagoa eskura dezagun. Beraz, eskerrik asko gurekin lanean aritu zaretenei eta EH Bilduri bere babesa eman dioten herritar horiei guztiei. 2026.a urte oparoa izan dadila guztiontzat.
Garaipen handienak oraindik lortzeke ditugulako, egin irribarre, Euskal Herria askatu arte!✊
GORA EUSKAL HERRIA ASKEA!