Andoaingo EHBilduren iritziz, guztiz salagarria den egoera bat da. Iñakik bere kondena osorik bete ostean, bere bizitza normaltasun osoz berreskuratzeko eskubide osoa du. Erabiltzen ari diren trikimailu hau mendekuan oinarritzen den bigarren kondena bat da. Hori dela eta, Andoaingo EHBilduk, asteazkenean, 11:00tan, Donostiako Epaitegi aurrean deitu den elkarretaratzearekin bat egiten du, eta herritarrei parte hartzera animatu nahi ditu. Iñaki lanera!
Andoainen, 2019ko maiatzaren 13an