Andoain, 2020-03-31. Konfinamenduaren hirugarren astea aurrera doa. Ez da egoera erraza, eta bizi den ziurgabetasun egoerak ezinegon egoera handitu besterik ez du egiten. Horregatik Erakunde ezberdinak modu koordinatuan lan egin eta erantzunak ematen saiatu behar dira. Guk aurreko astean egin genituen proposamen nagusiei jarraipena egiten ari gara. Gure ustez oso garrantzitsuak diren bi hauei batez ere:
- Tasak eta zergak ordaintzeko eman den epearen handitzeaz gain, gure ustez familien egoera ekonomiko berrira egokituko den plan bat egin behar du udalak.
- Emergentzia fondoa irekitzea: 500.000 € proposatu genuen, baina garrantzitsuena une honetan, laguntza horien eskaerak jaso eta emateko oinariak zehaztea eta onartzea da. Merkatari, ostalari, langile autonomo, enpresa txiki… izaten ari diren galera ekonomikoei laguntza eman behar zaie udaletxetik. Berdintasunezko irizpidek zehaztu behar dira..
Bestalde, gaur proposamen berriak egin ditugu:
- Ikasketa klaseen etena luzatzeko aukeraren aurrean, eta ikasle guztiek ikasteko eta gainontzeko ikaskideekin harremana izateko aukera berdinak edukitzeko helburuarekin, udalak interneteko konexiorik edo/eta ikasketarako gailu informatiko egokirik ez duten ikasleen beharrei erantzutea.
- Udalak telefono bidezko arreta psikologikoa eskeintzea proposatzen dugu.
Bestalde, udalari zerbitzua ematen duten enpresen kontratuak eteteko aukeraren aurrean, enpresa hauetako langileak zein egoeratan geldituko diren galdetu dugu. Langile hauek %100eko soldata jaso ahal izatea baita gure helburua. Ehbildu gobernatzen duen herrietan lan egiten ari den norabide beretsuan