Eskerrak eman nahi dizkiegu botoa eman ziguten herritar guztiei, eta nola ez, kanpainan parte hartu duten herritar guztiei; ekitaldira hurbildu, kartelak jarri edo bideoetan parte hartuz garaipen hau lortu duten herritar horiei hain zuzen ere. Zuena da garaipena!
Parte hartze baxua ere aipatu nahiko genuke. Abstentzioa oso altua izan da. Testuinguruak ez zuen laguntzen, baina parte hartze politikoa eremu guztietara eraman nahi dugunok, errespetuz ikusten dugu igandean gertatutakoa. Lanerako erronka gisa hartzen dugun datua da.
Hauteskunde hauek utzitako emaitza orokorrei begiratuta, modu argian ikusi da EHBildu dela egungo eredua aldatzeko dagoen alternatiba nagusia. Alternatiba hori egunez egun lantzen jarraituko dugu bai erakundeetan zein kalean.
Andoainen aldiz, EHBildu lehen indar bezala finkatu da. Hauteskunde ziklo osoa eginik, gainontzeko alderdiekiko aldea handitzen ari gara. Lehen indar politikoak dituen ardurak gureganatzen ditugu; herritarren beharrak zeintzuk diren jakin eta hauei erantzuna emateko proposamenak egitea. Orain arte, gure iritziarekiko eta gure proposamenekiko egon den jarrera aldatzea espero dugu, eta Andoaingo lehen indar politikoari bere espazioa onartzea eskatzen dugu. Andoainentzat hobea izango delakoan gaude.