Koronabirusa

COVID-19: gaurko omenaldian egon ez izanaren arrazoia

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Andoain 2020ko uzt. 16a, 17:52

Uztaila haseran udal gobernuak COVID-19ko biktimen omenez zuhaitz bat landatzea proposatu zigun, eta ea ekimenarekin ados ginen galdetu zitzaigunean baietz esan genuen. Uztailak 16ko data finkatu zuten.

Uztailak 14 asteartean, prentsa bidez eta kalean zabaltzen ari zen informazioaren bidez jakin genuen Andoainen COVID-19arekin kutsatutako herritarren kopurua handitzen ari zela,

Une horretan, alkateari esan genion agian ez zela une egokiena omenaldia egiteko, eta indarrak egoera kontrolatzen jarri behar zirela, eta behin egoera hau gaindituta egin zitekeela.

Asteazkena 15ean, positibo berriak zeudela jakin genuen, eta bi udal eraikin (udal ludoteka eta CPI-LHI) itxita. Berriz ere alkateari esan genion ez genuela omenaldi horren egokitasuna ikusten, eta egitekotan gu ez ginela joango.

Beraiek omenaldiarekin aurrera egitea erabaki dute. Errespetuz ikusten dugu. Baina gure ustez ez da unea hau egiteko, eta egoera kontrolpean eduki arte itxoin zitekeen. Une honetan dagoen egoera bideratzea da lehentasuna, eta herritarrekiko komunikazio gardena bideratu behar da.

Herritar guztiei arduraz jokatzeko deialdia egiten diegu, eta segurtasun eta prebentzio irizpideak bete ditzaten. Zaindu gaitezen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!