2019ko ekainean, aurreko agintaldiaren amaieran, EHBilduren gobernuak poltsa konpostagarriak banatzeko bi makina erosteko diru partida sortuta utzi zuen. Erosketa prozesua egin zen eta urtarrila amaieratik bi makina hauek udalaren biltegian daude. Egin behar ziren egokitzapen teknikoak egiteko nahikoa denbora egon dela uste dugu.
Ulergarria da langileek oporrak egin behar dituztenez, udan zehar hainbat zerbitzuetako ordutegiek aldaketak eta murrizketak izatea. Baina egoera hau emango zela jakinik, ez dugu ulertzen nola ez den makina hauek jartzeko prozedura azkartu.
Uda aurretik batzordean eskatu genuen bezala, ohar honen bidez makina hauek lehenbailehen martxan jartzea eskatzen dugu.