Urgentziazko neurriak hartzea proposatu du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Andoain 2020ko aza. 8a, 09:00

Urgentziazko egoera honetan proposamen zehatzak erregistratu ditu Udaletxean EH Bilduk.

Proposamenak:

1.- Hainbatetan eskatu dugun diagnostiko orokorra martxan jarri. Udaletxean eta eskualdean lanean ditugun hausnarketak abiapuntu ona dira hau burutzeko. Diagnostiko honek derrigorrez bi esparru landu behar ditu:

  • kuantitatiboa: fakturazioan galerak, langilegoaren egoera, lan baldintzen okertzea...
  • kualitatiboa: negozioen kalitatearen garapena neurtu, herrian duen eragina gainontzeko arloetan, tokiko garapenaren ereduaren arriskuak...

2.- Urgentziaren araberako diru laguntza lerroak martxan jarri.

  • Ostalaritza
  • kuktur sektorea
  • turismo sektorea
  • diagnostikotik eratortzen dena

3.- 2020. urteko tasak eta zergak (ostalaritza, kultura eta turismoan lan egiten dutenei)

  • Azaroa eta abendurako eskatuta dauden terrazen baimenagatik tasa barkatzea.
  • Azaroa eta abenduari dagokion ura eta zaborraren tasa barkatzea.
  • OHZtik azaroa eta abenduko parte proportzionala itzultzea.

4.- 2021. urteko tasak eta zergak berrikustea.

  • Terrazen tasa onartu dugun moduan mantentzearekin ados gaude.
  • Ura, zaborrak eta OHZn hobariak proposatzea. Kopuruak eta portzentaiak aztertzeko eta negoziatzeko.

5.- Janaria etxera eramateko aukerari heltzen dioten Andoaingo taberna eta jatetxeen gida bat egin, bakoitzaren xehetasunekin eta etxe guztietara buzoneatzeko ardura hartzea udalak.

6.- Elkarte gastronimikoen egoera aztertu. Ostalaritzari aplikatzen  zaizkion hobari berberak aplikatu.

7.- Andoaingo udaleko alderdi guztien eskaera bideratzea Eusko Jaurlaritzari: Ostalaritzarako erreskate plana onartu dezan.

8.- Andoaingo Ostalaritza mahaia martxan jartzea (martxan jarri zela iragarri zen baina ez dugu berririk izan):

  • Ostalariak
  • udaletxeko alderdi guztien ordezkariak
  • udal teknikariak

9.- Egiten diren kultur jarduera guztietan azpiegituraren kontratazioa Andoaingo enpresekin, autonomoekin egitea. Hauen zentso bat egin eta kontratazio orekatua bermatzea.

10.- Andoaingo kultur sortzaileekin ziklo kultural bat antolatzea.

11.- Egiten diren jardueretarako, diseinu lanak, banaketak, inprenta lanak Andoaingo edo eskualdeko bitartekoekin egitea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!